Euskal jaia egungo baldintzetara moldatuta egingo da

2021ko irailaren 17aEuskal jaia egungo baldintzetara moldatuta egingo da

Euskal jaia ospakizun garrantzitsua da Deban. Iazko etenaren ondoren, Eguna berreskuratzeko apustua egin dute Debako Udalak eta egunaren antolaketan parte hartzen duten herriko kultur eragileek: Gure kai dantza taldeak, Zuhatza Euskara Elkarteak, Kalean Kantuzek eta Kalez kale txistulari taldeak. Hala, irailaren 25ean egingo da Euskal jaia.

Betiko egoeran ezingo da gauzatu, baina osasun egoerara moldatuta berreskuratuko dira ohiko hainbat jarduera. Esaterako, 11:30 Kalez kale txistulari taldea arituko da; 12:30ean Simon Berasaluze plazan eta Plaza Zaharrean euskal dantzak eta Kalean kantuz egingo dira. Bazkaria, ohi bezala Zuhatza elkarteak antolatu du, 14:30ean Aldats pilotalekuan da hitzordua. Arratsaldean berriz, 19:00etan kontzertua egongo da Zumardiko karpan. 

Luze jotzen ari da COVID-19ak eragindako osasun egoera, eta horrek eragin du aisiari, kulturari, edota jaiari lotutako jarduerak etetea, lehenengo, eta moldatzea, ondoren. Debako Udalak azken hilabeteotan kulturaren aldeko apustua indartu egin du. Herritarren osasunerako onuragarria eta segurua delako, eta kultur eragileen lana sustatu eta lagundu nahi duelako. 

Premiazkoak diren osasun neurriak hartuta, egunaz gozatzeko deia egin nahi diete herritarrei Euskal jaiaren antolatzaileek.

KARTELA