Eusko Jaurlaritza jarraipen estua egiten ari da Osioko errekan urtarrilaren 3ko keroseno isurketaren harira

2025ko urtarrilaren 24aEusko Jaurlaritza jarraipen estua egiten ari da Osioko errekan urtarrilaren 3ko keroseno isurketaren harira

Eusko Jaurlaritzak dagokion protokoloa jarri du abian, besteak beste, kerosenoaren isurketa geldiarazteko dagozkion neurriak hartuz.

Debako Udalak Osio auzoa zeharkatzen duen errekaren egungo egoeraren berri eman du; izan ere, urtarrilaren 3an AP-8 autobidean keroseno isurketa eragin zuen istripua gertatu zenetik, erregai horren usain handia dago oraindik bertan eta egoera horrek kezka sortu du inguruko bizilagunen artean.

Horren harira, jakinarazi du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saila eta UR Agentzia jarraipen estua egiten ari direla isurketaren inguruan; hala ere, eta gaiak herritarrengan sortu duen kezka aintzat hartuta, informazio formala eskatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari eta informazio hori jaso bezain pronto, herritarrei helaraziko zaiela ziurtatu du.

Bitartean, lasaitasun mezua helarazi die herritarrei, ingurumena bermatzeko behar diren neurri guztiak hartzen ari direla bermatuz.