Gabon hauetan argi eta itzalen magian murgiltzeko aukera izango da Deban

2025ko abenduaren 15aGabon hauetan argi eta itzalen magian murgiltzeko aukera izango da Deban

Abenduaren 22, 23 eta 30ean itzalen antzerki tailerra eskainiko da. Lehen Hezkuntzako ikasleei eta haien familiei zuzenduta. Izen-ematea abenduaren 18ra arte dago zabalik eta doakoa da.

Gabonetan, Debako Udalak eta Zurrunka Teatrok elkarlanean antzerki-proposamen berezi bat eskainiko dute adin-tarte desberdinetako herritarrentzat: Itzal Antzerkiaren Laborategiak. Tailer hauen bidez, parte-hartzaileek irudimena landu, jolasa sustatu eta sormen adierazpena garatzeko aukera izango dute, argia, objektuak, gorputza eta kontakizun bisuala uztartzen dituzten tekniken bitartez.

Ekimen hau Lehen Hezkuntzako neska-mutilei eta haien familiei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek material sinpleak erabilita euren pertsonaiak sortuko dituzte, eszenatokitik harago zer dagoen deskubrituko dute eta itzal-antzerkiaren magia bisualean murgilduko dira. Jolasaren eta inprobisazioaren bidez, sormena lantzeaz gain, elkarrekin aritzeko gaitasuna, espazioaren ulermena eta norberarengan konfiantza ere garatuko dituzte.

Egutegia eta ordutegia:

Hiru saio egingo dira guztira, abenduaren 22, 23 eta 30ean eta saio bakoitzaren iraupena 90 minutukoa izango da. Ordutegia honakoa izango da:

  • Abendiak 22: 16:00-17:30

  • Abenduak 23 eta 30: 11:00-12:30

  • Saio guztiak Agirre Jauregiko erakusketa gelan izango dira.

    Izen-ematea:

    Izen-ematea doakoa da, eta abenduaren 18ko ostegunera arte egin daiteke esteka honen bidez: https://labur.eus/itzal-laborategia

    Tailerrari buruz

    Itzal Antzerki Laborategiak Eñaut Gorbeak gidatuko ditu, antzerkiaren eta ipuin-kontalariaren munduan ibilbide luzea duen sortzaileak. Zurrunka Teatro konpainiaren sortzaileetako bat da, eta itzal-antzerkia ardatz duten emanaldi ugari