Gabonetako balkoi, leiho eta fatxaden lehiaketak eta Urte Berriko Feriako lehieketek badituzte saridunak

2025ko urtarrilaren 7aGabonetako balkoi, leiho eta fatxaden lehiaketak eta Urte Berriko Feriako lehieketek badituzte saridunak

Pasa berri den asteburua ekintzez eta lehiaketez josirik egon da Deban, bereziki Urte Berriko Feriari dagokionean. Izan ere, ekitaldi honen kasuan, fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketak egin dira eta horietako bakoitzak baditu jada saridunak. Era berean, baserriko bi otar ere zozketatu ziren feriara gerturatu zirenen artean.

Horrez gain, Errege bezperan, hau da, hilaren 5ean, Gabonetako II. balkoi, lehiko eta fatxaden lehiaketaren irabazleak ere izendatu dira eta horiek sariak jaso zituzten Errege Magoen eskutik.

Hona hemen lehiaketa bakoitzeko irabazleen zerrendak:

Urte Berriko Feria

- Baserriko produktuez osaturiko otarren irabazleak (otarrak Turismo Bulegoan jaso behar dira urtarrilaren 10erako, 14:00ak baino lehen).

o   389

o   104

- Fruta lehiaketa

o   Lehen saria: Urtza Sarrionandia | Iodi Berri Goikoa Bekoa baserria (Igorre) | 350€

o   Bigarren saria: Jose Antonio Elosegi | Oñatibitxiki (Gabiria) | 300€

o   Hirugarren saria: Hutsik

o   Laugarren saria: Hutsik

- Barazki lehiaketa

o   Lehen saria: Carmen Etxeberria | Etxague azpikoa (Bergara) | 350€

o   Bigarren saria: Ezozi Etxeberria | Arizaga (Soraluze) | 300€

o   Hirugarren saria: Jose Lonbide | San Pelayo (Ermua) | 250€

o   Laugarren saria: Mallabiko Agerre baserriko Maider Uriarte eta Arantxa Zubia | 200€

- Posturik onena: Ezozi Etxeberria | Arizaga (Soraluze) | 150€

- Bailara mailako ezti lehiaketa:

o   Lehen saria: Carmen Etxebarria | Bergara | 200€

o   Bigarren saria: David Manso | Arrasate | 150€

o   Hirugarren saria: Iñaki Kortabarria | Eskoriatza | 130€

- Gazta lehiaketa

o   Lehen saria: La Leze | Araba | 350€

o   Bigarren saria: Aizpea gaztandegia | 300€

o   Hirugarren saria: Mausitxa elkartea | Elgoibar | 250€

o   Saritu gabeko eskualdeko gaztarik onena: Goienetxe gaztandegia | Mutriku | 150€

- Gabonetako II. balkoi, leiho eta fatxaden lehiaketa

o   Lehen saria: Lourdes Abarrategi Acha | 200€

o   Bigarren saria: Garbiñe Zarranz Galdeano | 150€

o   Hirugarren saria: Jagoba Uranga – Maitane Basurto | 100€

o   Laugarren saria: Jose Antonio Rico Mateos | 50€