GABONETARAKO BISITA GIDATUEN ESKAINTZA BEREZIA EGIN DU EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAK
2015ko abenduaren 18aBisita gidatuak abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2, 3, 7, 8, 9 eta 10ean egingo dira. Denera Geoparkeak 11 proposamen antolatu ditu eguberrietako oporretarako, itsas irteerak, ibilbide geologikoak eta kulturalak. Informazio gehiago eta erreserbak: geoparkea.com webgunean edota Deba, Mutriku eta Zumaiako turismo bulegoetan. 2015ean bisitarien kopuruak %44 egin du gora Geoparkean.