Gaztelekuak abenduan Gabonetako giro berezia ekarriko du jarduera ugarirekin

2025ko abenduaren 1aGaztelekuak abenduan Gabonetako giro berezia ekarriko du jarduera ugarirekin

Egitarauak Euskaraokea, Lasergunea eta Bingoa jarduerak biltzen ditu, eta horrez gain adin-tarte desberdinetarako antolatutako irteerak, hala nola, PIN/UGP, Txuri-Urdinera, Laser Tag edo bolerara, neguko oporraldian parte-hartze dinamikoa eta elkarbizitza sustatzeko aukera paregabea izango dira. Jardueretan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Gaztelekuan. Oporraldi garaian izango duen ordutegi bereziaren harira, Gaztelekua egunero irekita egongo da 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 20:30ak arte; hala ere, zerbitzua itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1, 3 eta 6an.

Abendu honetan ere, Debako Gaztelekuak ekintza ugari antolatu ditu, herriko gazteen parte-hartzea eta sormena sustatzeko asmoarekin. Hilabetea giro paregabean bizitzeko aukera emango duten hainbat proposamen prestatu dira, aisialdiaz gozatzeko eta parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.

Lehenik eta behin, hilabete hasieran, abenduaren 5ean, Euskaraokea ospatuko da, gazteek euskaraz abesteko eta ondo pasatzeko parada izango duten saio dibertigarriaOndoren, abenduaren 8an, Lasergunea jarriko da Gazteleku barruan bertan, argi jokoen artean lagunarteko eta dibertimenduz beteriko giroa bermatuz. Eta hilabete amaiera aldera, abenduaren 20 eta 21ean, Bingoa izango da, sari eta sorpresaz betea.

Neguko oporraldia

Bestalde, Gabonetako oporraldia dela eta, Debako Gaztelekuak jarduera bereziak prestatu ditu abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean, adin-tarte desberdinetarako egokituta. Ekintzak hiru ardatz nagusitan banatzen dira: aisialdia, mugikortasuna eta hezkuntza osagarria.

Antolatutako ekintzak:

  • Abenduaren 22an, 2013an jaiotakoentzat PIN/UGP irteera egingo da. Egun berean eta hurrengoan (abenduak 22 eta 23), 2010ekoentzat sexu-heziketa saioak eskainiko dira.

  • Abenduaren 23an, 2012koek Donostiako Txuri-Urdin izotz-pistara irteera izango dute.

  • Abenduaren 26an, 2013koentzat Itziarrera egingo da ibilaldi gidatua.

  • Abenduaren 29an, 2011koentzat Laser Tag jarduera antolatuko da.

  • Abenduaren 30ean, 2010ean jaiotakoek boleran jolasteko aukera izango dute.

  • Urtarrilaren 2an, 2012koentzat izango da Itziarko gaztelekura ibiltaria.

  • Urtarrilaren 4an, Gaztekirol Topaketak ospatuko dira, ekintza itxi gisa.

Jardueretan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Gaztelekuan.

Oporraldian Gaztelekuak ordutegi berezia izango du; egunero 17:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 17:00etatik 20:30era irekita egongo da, eta zerbitzua itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n, baita urtarrilaren 1, 3 eta 6an ere.

Debako Gaztelekuak herriko gazteak abenduko egitaraueko jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu, euren aisialdia modu aktibo eta parte-hartzailean bizitzeko aukera eskainiz. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek 943 192 762 telefonora deitu edo debakogaztelekua2@gmail.com helbidera idatz dezakete.