Gaztelekuak Lilatoia 2026ean parte hartzera animatu ditu beste behin Debako emakumeak
2026ko urtarrilaren 15aLilatoia 2026 martxoaren 1ean izango da Donostian eta Debako emakume taldearekin parte hartzeko, izen-ematea lilaton.es webgunean egin beharko da.
Beste urte batez, Debako Gaztelekuak Donostiako Lilatoia 2026an parte hartzeko herriko emakume talde bat antolatzen ari da. Aurten, martxoaren 1ean izango da hitzordua. Ekitaldi honek emakumeen ahalduntzea eta kirola sustatzea du helburu, eta elkarrekin loturak sendotzeko eta emakumeen parte-hartze aktiboa bultzatzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Urtez urte Debako parte-hartzea handitzen ari da, eta aurten ere norabide horretan jarraitu nahi da, emakume gehiagoren parte-hartzea sustatuz.
Debako emakume taldea Lilatoian
Aurten talde gisa izena ematea errazagoa da. “Debako emakumeak” izeneko taldea sortu da, “20820D” kodearekin. Parte hartu nahi duten emakumeek lilaton.es webgunera sartu, taldee izen-emate atalean "pago individual" aukera hautatu, kodea sartu eta beren datuak bete beharko dituzte.
Gainera, Eibarren kamiseta jasotzeko aukera hautatzen bada, Gaztelekutik arduratuko dira horiek ekartzeaz eta Gaztelekuan bertan banatzeaz.
Informazio gehiagorako, idatzi debakogaztelekua2@gmail.com helbidera edo deitu telefono zenbaki hauetara: 943 19 27 62 edo 665 01 45 69.
Animatu eta parte hartu!