Mikel Sotok Jon Miranderen bizitza eta obra ikertuko ditu Tene Mujika bekari esker

2024ko urtarrilaren 15aMikel Sotok Jon Miranderen bizitza eta obra ikertuko ditu Tene Mujika bekari esker

• Sotok ‘Mirande, herriminez, ezin minez’ lanarekin, Mirandek Bretaniarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremana aztertuko du. • Alazne Txurruka alkateak Debako Udalaren eta Elkar argitaletxearen arteko konpromisoa jarri du balioan: “edizio berri honek euskal kultura, literatura eta historia aberasteko dugun erantzukizuna indartzen du”.

Iruñeako Mikel Soto idazle eta editore ohiakren proiektuak irabazi du Tene Mujika bekaren azken edizioa, Jon Miranderi buruzko ikerketa proposamenari esker. Beka hau Debako Udalaren eta Elkar argitaletxearen arteko lankidetzaren emaitza da, eta Euskal Herriko historia hurbileko alderdiak jorratzen dituzten ez-fikziozko proiektuak babestera bideratuta dago. Aurten aurkeztutako proiektuen artean, Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak Sotoren proposamena aukeratu du irabazle gisa. Saridunak urtebete izango du bere lana garatzeko, eta gero liburu gisa argitaratuko da.

Alazne Txurruka alkatea pozik agertu da aurtengo bekaren emaitzarekin, eta horrelako ekimenek euskal kulturarentzat duten garrantzia azpimarratu du. "Duela bi hilabete eskas Tene Mujika bekaren azken fruitua aurkezten ari ginen, XVII. edizioaren ondorena. Gaur, berriz, eskerrak eman nahi ditugu edizio berriak izan duen harreragatik. Tene Mujika bekak, Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak sorkuntza literarioarekin eta ikerketa historikoarekin duten konpromisoa islatzeaz gain, gure historia hurbilaren ezagutza zabaltzea eta gure literatura aberastea du helburu nagusi", dio Txurrukak. Gainera, alkateak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei eta Mikel Soto zoriondu du bere proiektuagatik.

Sotoren proiektua, ‘Mirande: Herriminez, ezin-minez’ izenekoa, Jon Miranderen bizitzaren eta obraren hainbat alderdi aztertzera bideratuta dago. Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin zituen harremanak ikertu nahi ditu, Miranderen bilakaeran oso ezagunak ez izan arrean, funtsezkoak izan  alderdiak. Gainera, Sotok idazlearen lan argitaragabeak aurkitu nahi ditu, batez ere bretoieraz idatziak, eta Miranderen biografia osoa bildu, bere bizitzari eta lanari buruzko aurkikuntzarik berrienak bilduz.

Mikel Soto Nolasko 1978an jaio zen Iruñean Historian lizentziatua da, eta oso ezaguna euskal kulturan, editore gisa egindako ibilbideagatik; gaur egun irakaskuntzan dihardu. 2020an ‘Suak pizten direnean’ poesia-liburuaren argitaratu zuen, eta ‘Deabruaren eskola’ proiektu digitalean ere hartzen du parte; torturaren salaketako ekintzaile gisa ere badihardu.