GEOPARKEKO 20 OSTALARITZA-ESTABLEZIMENDUK HARTUKO DUTE PARTE “FLYSCH & KARST” PINTXO LEHIAKETAN
2013ko azaroaren 29aAsteburu honetan, larunbat eta igandean, egingo da “Flysch & Karst” Pintxo Lehiaketa Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan. Guztira, Zumaia, Deba eta Mutrikuko 20 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte eta herritarrek gustukoen duten pintxoen aldeko botoa eman ahal izango dute, horretarako establezimendu bakoitzean ipiniko diren kutxen bitartez. Saridunen izenak abenduaren 3an emango dira ezagutzera, sari-banaketa ekitaldian.