Geoparkeko kostaldearen garbiketa auzolanean

2017ko maiatzaren 17aGeoparkeko kostaldearen garbiketa auzolanean

Europako Geoparkeen Astearen baitan, maiatzaren 27an Euskal Kostaldeko Geoparkearen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Geoparkeko kostaldearen garbiketa egingo da auzolanean.

Labarretan pilatutako hondakin eta plastikoak biltzeko garbiketa egingo da datorren maiatzaren 27an, larunbata, Deba-Zumaia Biotopoan, Elorriaga inguruko labarretan (Deba). Helburua da herritarrak gai honen inguruan sentsibilizatzea eta ingurumena zaindu eta errespetatzearen garrantziaz ohartaraztea.

BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA

ZATOZ LAGUNTZERA!

Goizeko 8:30ean autobusak aterako dira Debatik eta Zumaiatik, izena ematen duten boluntarioak Elorriagaraino eramateko. 3-4 orduko iraupena izango du ekimenak.

Garbiketan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa da, eta partaide bakoitzari asegurua egingo zaio (datu pertsonalak eskatuko zaizkizue izena ematerakoan).

*Zabor poltsak telebista saio baten helikopteroarekin aterako ditugu; goiz guztian irudiak grabatzen arituko dira.

EMAN IZENA!