'Gipuzkoako azoken sarea' udalerrietako azokak bultzatzeko egitasmoan parte hartuko du Debak
Horretarako Gipuzkoako azoken sarea deritzon proiektua aurkezten dizuegu. Proiektu hau gauzatu ahal izateko hiru aholkulari enpresa kontratatu dira eta Gipuzkoako 16 herritan egingo dute lana. Debaren kasuan Elhuyar enpresak egingo du lanketa.
Gipuzkoako azoken sarea proiektua, udalerri bakoitzera egokituko da; herri bakoitzeko azokaren beharretara egokituz eta azoka osatzen duten eragile ezberdinen partaidetzarekin. Debako kasuan salmenta zuzena egiten den hiru gune identifikatu dira, gune denetako ekoizle eta kontsumitzaileak izango dira kontuan. Horretarako galdeketa bat egingo da lehenengo eta hausnarketa taldeak sortu ondoren, bildutako informazioa herritar, ekoizle eta udalaren artean lantzeko.
Prozesu hauen bidez azoka bakoitzaren etorkizunerako erronkak eta ekintza plana adostuko dira; eta guztien artean ikuspegi orokor bat landuko dugu Gipuzkoako azoken sarea lortzeko helburuarekin.
Guztion artean, azoken etorkizuna bermatuko dugu.