Gipuzkoako Emakumeen biraren bigarren etapa hartuko du Debak, maiatzaren 23an

2026ko maiatzaren 20aGipuzkoako Emakumeen biraren bigarren etapa hartuko du Debak, maiatzaren 23an

Jardunaldiak emakumezkoen bi lasterketa hartuko ditu: goizeko 9:00etan kadete maila eta 11:00etan, berriz, junior subr-23 eta elite kategorietakoa. Debako etapa, gainera, Gipuzkoako Txapelketa izango da Kadete, Juniors eta sub23/elite kategorian.

Deba emakumezkoen txirrindularitzaren erreferente bihurtuko da beste behin ere datorren maiatzaren 23an, Gipuzkoako Emakumeen Birako etapa batekin. 

Deba-Deba etapa

Datorren larunbatean, maiatzak 23, Gipuzkoako Emakumeen Bira ospatuko da Deban, Amaika Bat K.E. klubak antolatuta eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren babesarekin. Jardunaldiak emakumezkoen bi proba hartuko ditu: goizeko 9:00etan kadete mailako lasterketa eta 11:00etan junior, sub-23 eta elite kategorietakoa.

Deba-Deba etapa izango da aurtengo bigarren jardunaldiko ardatz nagusia, eta emakumezkoen bi kategoriatako txirrindulariak bilduko ditu goiz osoan zehar. Emakumezkoen txirrindularitzako proba honek Deba eta inguruko hainbat herri zeharkatuko ditu goiz osoan zehar. 

Kadeteen probak 43 kilometroko ibilbidea izango du, Debatik abiatu eta Mendaro, Elgoibar, Mutriku, Ondarroa eta Saturraran ingurutik igaroz. Junior, sub-23 eta elite mailako probak, berriz, 56 kilometroko ibilbidea egingo du eta, aurreko ibilbideaz gain, Itziarko gaina ere igoko dute, mendiko sari puntuagarria izango dena.

Bi lasterketek Deban izango dute irteera eta helmuga, eta lehen txirrindulariak 10:05 aldera iristea aurreikusten da kadeteen proban, eta 12:24 aldera junior eta elite kategorietan, batez besteko abiaduraren arabera. Sari-banaketa Foruen plazan egingo da lasterketak amaitu ondoren.

Proba dela eta, hainbat trafiko eten egongo dira goizean:

Proba dela eta, trafikoan hainbat eragin izango dira goizean zehar, bereziki irteera eta helmuga inguruan. Une jakin batzuetan ezin izango da sartu ezta irten ere Hondartza kaleko garajeetatik, eta helmuga inguruko aparkaleku batzuk kenduta egongo dira. Gainera, antolakuntzako ibilgailuak oinezkoen gunean ibiliko dira probaren aurretik, ireteera Buru-zuri taberna parean izango bait da, eta ondoren.

Debak emakumezkoen txirrindularitzako jardunaldi garrantzitsu hau hartuko du aurten ere, kirol giro aparta eta maila handiko parte-hartzea eskainiz.