Haur eta gazteen sexualitatea landuko da asteartean Deban Treba programaren baitan

2023ko urtarrilaren 30aHaur eta gazteen sexualitatea landuko da asteartean Deban Treba programaren baitan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuak bi hitzaldi/tailer antolatu ditu Treba Gurasoak programaren baitan, eta helburua da haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea.

Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak adierazi duenez, «Treba Gurasoak gurasoei zuzendutako prestakuntza proiektua da, helburu duena orientazioa ematea beren seme-alabekin burutzen duten hezkuntza lanerako, hobeak izan daitezen».

Deban emango da «Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?» hitzaldia. 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria Departamentua Treba Gurasoak programaren bigarren edizioa burutzen ari da. Helburua da tresna arin eta eraginkorra izatea lurralde guztian ezagutza garrantzitsuak transmititzeko guraso izateko funtziorako. Guraso orok behar du momenturen batean orientazioa hezkuntza prozesuan bere funtzioak egoki gauzatu ahal izateko.

Deba. «Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?» izenburupean, Eider Goiburu prestatzaileak gakoak emango ditu plazeran, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko. Haur eta nerabeen sexualitatearen ezaugarriei buruzko oinarrizko informazioa emango da. Aldaketa fisiko, psikologiko edo emozionalak nahiz lagunak, bikotekideak eta praktika sexualak bezalako gaiak jorratuko dira. Gainera, talde-hausnarketak egingo dira familiek beren bizipen, ardura eta baliabideak partekatzeko aukera izan dezaten. Tailerra 18:00etan izango da, Kultur Elkartean, eta euskaraz emango da. Bertaratzeko ez da izena eman behar.