Herritarrek, Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Planak definituko dituen ekintzen gaineko ekarpenak egiteko aukera dute

2013ko abenduaren 23aHerritarrek, Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Planak definituko dituen ekintzen gaineko ekarpenak egiteko aukera dute

Pasa den astelehenean, abenduaren 16an, udaletxeko pleno aretoan, Ekintza Planari buruzko bigarren parte-hartze bilera burutu zen herritarrekin. Bertan, AMIA analisiaren behin betiko balidazioa egin ondoren, Debegesako teknikariek, Planaren lehentasunezko xedeak, Ildo estrategikoak eta programen hasierako proposamena aurkeztu zituzten. Ostean, fitxa baten bidez, bertaratutakoek Ildo estrategikoak eta programak hedatzeko burutu beharko liratekeen ekintzen inguruko ekarpenak egin zituzten.

Herritar orok du aukera, Ekintza Planaren Ildo estrategiko eta programak burutzeko egin beharko liratekeen ekintzak zehazteko eta ekarpen horiek udalari jakinarazteko. Horretarako, udaleko web gunean zein udaletxeko arreta bulegoan eskuragarri dago ekintzei buruzo ekarpenak egiteko fitxa eta beharrezko informazio eta dokumentazio guztia.

Ekarpenak jasotzeko azken eguna, 2014ko urtarrilaren 10a izango da, info@deba.net helbide elektronikoaren bidez, 943 19 28 40 telefonora deituz edota udaletxeko harreran, fitxa betez.

Informazio gehiagorako: Ekintza Plana 2013-2016