Jarduera eskaintza zabala Debako Gaztelekuan uztailean

2025ko ekainaren 27aJarduera eskaintza zabala Debako Gaztelekuan uztailean

Antolatutako ekintza guztiak pertsona gazteei zuzenduta daude, eta besteak beste, ur parkeetara irteerak, Oñatira eta Murillo de Gállegora hainbat eguneko bidaiak, Elorrixan parrillada eta Donostiako Santa Klara uhartera egun pasa irteera egingo dira.

Oporraldia iristearekin batera, Debako Gaztelekuak, gazteekin elkarlanean, plan ugari antolatu ditu uztailerako. Ekintzak 2009 eta 2012 bitartean jaiotako gazteei zuzenduta daude, eta jarduera batzuk irekiak izango dira guztientzat, eta beste batzuk, aldiz, adin ezberdinetako gazteei zuzenduta egongo dira.

Antolatutako ekintzak:

  • Uztailak 2: Labenne eta Las Norias ur parkeetara egun pasa egingo da 2011 eta 2012 bitartean jaiotako gazteekin.

  • Uztailaren 4: Gaztekirol Txapelketa, gazteek hainbat kirol-proba egiten parte hartuko dute.

  • Uztailaren 5: Donostiako Santa Klara uhartera egun pasa egingo da bertako zirrikitu guztiak deskubritzeko, 2009an jaiotako gazteekin.

  • Uztailaren 14tik 16ra: Pare bat egun Murillo de Gállegon, 2010ean jaiotako gazteekin, abentura eta turismo aktiboa gozatzeko ingurune naturalean.

  • Uztailaren 18: Labenne ur parkeetara irteera 2009 eta 2010ean jaiotako gazteekin.

  • Uztailaren 19tik 20ra: Oñatira irteera, gazteek gauean bertan lo eginez, 2011n jaiotako gazteekin.

  • Uztailaren 21: Mendeixa Parkera irteera, parkean dauden trebezia, azkartasun eta oreka erronkak gaindituz disfrutatzeko, 2012an jaiotako gazteekin.

  • Uztailaren 23: Elorrixan parrillada egingo da, gazte guztiei zuzendua.

Antolatutako jardueretarako izen-emateak Debako Gaztelekuan egin daitezke astelehenetan 10:00etatik 13:00etara, uztailaren 7ra bitarte.