Jarduera eskaintza zabala Debako Gaztelekuan uztailean

2026ko uztailaren 1aJarduera eskaintza zabala Debako Gaztelekuan uztailean

Antolatutako jarduera guztiak gazteei zuzenduta daude, eta egitarauan Herri arteko ibiltaria, Oñati eta Murillo de Gállegora egingo diren egonaldiak, Elorrixako parrillada eta padel, surf eta kayak jarduerak jasotzen dira.

Debako Gaztelekuak gazteekin elkarlanean, plan ugari antolatu ditu uztailerako. Ekintzak 2009 eta 2013 bitartean jaiotako gazteei zuzenduta daude, eta jarduera batzuk irekiak izango dira guztientzat, eta beste batzuk, aldiz, adin ezberdinetako gazteei zuzenduta egongo dira.

Antolatutako ekintzak:

  • Uztailak 1-3: Herri arteko ibiltaria egingo da 2009-2011 urteetan jaiotako gazteekin, esperientzia partekatu eta ibilbide ezberdinez gozatzeko. 

  • Uztailak 10-11: Oñatira egonaldi laburra antolatuko da 2012an jaiotako gazteentzat, elkarbizitza eta aisialdi giroan bi eguneko esperientzia bizitzeko. 

  • Uztailak 14-16: Murillo de Gállegora bi eguneko egonaldia egingo da 2010ean jaiotako gazteekin, natura eta abentura uztartzen dituen prozesu hezitzailean parte hartuz.

  • Uztailak 20: Elorrixan parrillada egingo da 2010ean jaiotako gazteekin, uda giroan elkarrekin egoteko eta egun lasaiaz gozatzeko. 

Uztailaren lehenengo bi asteetan zehar padel, surf eta kayak jarduerak eskainiko dira, adin guztietako gazteei zuzenduta, kirola eta uda giroa uztartuz.