Javier Jareñok irabazi du Tene Mujika ilustrazio sariketa

2022ko martxoaren 22aJavier Jareñok irabazi du Tene Mujika ilustrazio sariketa

Herritarrek egindako bozketa bidez irabazi du Murtziako Yecla herriko (Estatu espaniarra) Javier Jareñok Tene Mujika ilustrazio sariketa. Bi lan aurkeztu ziren sariketara. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon dira erakusgai jendeak bozka eman zezan. 63 pertsonak bozkatu zuten. Irabazleak 37 boto jaso zituen, eta besteak, Dulce Maria Fene galiziarrak egindakoak, 22. Balio gabeko 4 boto jaso ziren.

27 urte ditu Jareñok, eta disenu grafikoan eta bideogintzan aritzen da. Bere ikasketak ikus-entzunezko eremuarekin lotuta daude (Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi Mailako Teknikako Gradua). Aurretik, Feneko Curuxa Nova saria irabazi du (2019), eta iaz, berriz, Portugaleteko tira komiko onenaren saria (2021).

Obra sortzeko, natura irudikatu nahi izan du Teneren poesiaren omenez, haren erretratuaren bidez. Ez du kolorerik erabili nahi izan bustoa apaintzen duen horror vacui estiloa erabiltzean nabarmentzen diren siluetei pisu handiagoa emateko. Marrazkia eskuz egindako zirriborro batekin hasi zuen, eta gero digitalizatu egin zuen.

 Tene Mujika sariketa irabazlea