Kaleak desinfektatzeko lanak egiten ari dira

2020ko martxoaren 27aKaleak desinfektatzeko lanak egiten ari dira

Martxoaren 21az geroztik, eta covid-19 birusaren hedapena murrizteko neurri bezala, kale garbiketa indartu egin da Debako udalerrian, eta desinfekzio lanak egiten ari dira. Udal brigadako langile batek (txandaka) egin ditu desinfekzio-lanak egunotan, lehentasunezko lekuetan: barandak, igogailuak... Une honetan, baina, udal-brigadako langile guztiak ari dira desinfekzio-lanak egiten, udalerri osoan.

Langileentzat egoerak eskatzen dituen babes eta osasun neurriak jasotzen dituen protokoloa osatu da. Protokolo horri jarraituz, hortaz, desinfekzio lanak egiten ari dira udal-brigadako langileak. Astelehenetik igandera eta udalerriko leku guztietan egiten ari da aipatutako lana, Deba eta Itziarko herriguneetan bezala, gainontzeko auzoetan ere. 

Debabarreneko Mankomunitateak ere moldatu du bere jarduna. Astelehenetik aurrera plan berezia jarriko du indarrean, kaleak eta hondakinak jasotzeko edukiontziak dauden guneetan desinfekzio sakonak egiteko.