Kultur jarduerak antolatzen dituzten herriko elkarteei diru-laguntzak esleitzeko oinarrien hasierako onarpena

2021ko martxoaren 12aKultur jarduerak antolatzen dituzten herriko elkarteei diru-laguntzak esleitzeko oinarrien hasierako onarpena

Debako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo, eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarteei eta pertsona fisikoei diru laguntzak esleitzeko oinarriak onartu ditu Debako udalbatzak martxoaren 4an egindako ez-ohiko osoko bilkuran. Une honetan iradokizunak eta erreklamazioak egiteko ikusgai dago proposamena webgunean eta udaletxeko iragarki oholean.