Kultura sustatzearen aldeko apustua egin du Debako udalak
“Kulturari bultzada eman behar geniola ikusi genuen udalean, herriko kultur eragileek bezalaxe. Osasun krisialdiak gogor jo ditu osasunaz haragoko hainbat esparru, tartean kultura. Baliabideak murriztuta eta ekintzak egiteko baldintzak aldatuta, zorroztuta ere, arlo honi ahal den neurrian bultzada ematea erabaki dugu. Herriko eragileekin elkarlanean aritu gara eta guztion artean herritarrentzat eskaintza polita osatu dugu eta bide batez, arlo desberdinetako artistei ere laguntza emango zaie”, Aritz Larrañaga Unanue Debako udaleko kultura zinegotziaren esanetan.
Herriko elkarteen borondate ona eta prestutasuna ere eskertu ditu Larrañagak. “Baliabide mugatuekin bada ere, ahalik eta eskaintzarik onena egiteko helburuarekin, eragile bakoitzak bere eskura dituen baliabide teknikoak, azpiegiturak... eskaini ditu”.
Hala, irailean, honako emanaldiak eskainiko dira:
-
10,11 eta 12: zinea aire zabalean Kultur Elkarteko plazan.
-
12: 51. Kaleko Margo Sariketa.
-
13tik 20ra: margo lehiaketaren erakusketa udaletxeko pleno aretoan.
-
13: organo kontzertua Debako Santa Maria elizan Montserrat Torrent i Serra organistaren eskutik.
-
19: TURISTREANDO kale antzerkia Aldats pilotalekuan.
-
26: Tio teronen Semeak FESTAMENDUA lanarekin, Aldats pilotalekuan.