Larrialdiko egoerak artatzeko harrera etxebizitzaren kontratua onartu du osoko bilkurak

2019ko abenduaren 23aLarrialdiko egoerak artatzeko harrera etxebizitzaren kontratua onartu du osoko bilkurak

Abenduko ohiko osoko bilkuran gehiengo osoz onartu da gizarte larrialdiko egoerak artatzeko Elgoibarren dagoen harrera Etxebizitzaren kontratua sinatzea. Aipatu etxebizitzaren erabilera Deba Kostako gizarte zerbitzuen eremua osatzen duten udalerri guztien (Elgoibar, Mutriku, Mendaro eta Deba) artean kudeatu eta koordinatuko da. Ondorioz, debarrek aukera izango dute berau erabiltzeko hala behar izatekotan.