Larrialdiko egoerak artatzeko harrera etxebizitzaren kontratua onartu du osoko bilkurak

2019ko abenduaren 23aLarrialdiko egoerak artatzeko harrera etxebizitzaren kontratua onartu du osoko bilkurak

Abenduko ohiko osoko bilkuran gehiengo osoz onartu da gizarte larrialdiko egoerak artatzeko Elgoibarren dagoen harrera Etxebizitzaren kontratua sinatzea. Aipatu etxebizitzaren erabilera Deba Kostako gizarte zerbitzuen eremua osatzen duten udalerri guztien (Elgoibar, Mutriku, Mendaro eta Deba) artean kudeatu eta koordinatuko da. Ondorioz, debarrek aukera izango dute berau erabiltzeko hala behar izatekotan.

Hitzarmena sinatzen duten udalek osatuko duten Balorazio Batzordeak erabakiko du, besteak beste, zerbitzuan sartzeko erabakia hartzeko aurkezten den kasuistika baloratzea. 

Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du; eta urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere, lau urterako. 

Bestetik, Nafarroa erdialdean uztailean egondako uholdeek kaltetutakoei elkartasunez, osoko bilkurak onartu du Debako herritar bakoitzeko 0,50 euroko laguntza ematea.

Halaber, aho batez onartu da, Geoparkerako 30.000 euroko gastu konpromisoa onartu da eta honenbestez, gehitu egingo zaio heldu den urteko inbertsioari. 

Ondargain tabernari dagokionez, aho batez onartu da, baita ere, emakida baldintzen onarpena.

 

Ohiko osoko bilkuraren bideoa