Larunbatean, azaroak 7, sartu dira indarrean COVID-19aren hedapena murrizteko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurriak

2020ko azaroaren 9aLarunbatean, azaroak 7, sartu dira indarrean COVID-19aren hedapena murrizteko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurriak

Neurri murriztaileagoak ezarriko dira larunbatetik aurrera (azaroak 7) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azaroaren 5ean LABIk egindako bileran COVID-19aren hedapena murrizteko hartutako neurriak direla azaldu du Iñigo Urkullu EAEko Lehendakariak. Hemendik aurrera, beraz, erabaki da:

  • Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

  • Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.

  • Kultur jardueretan edukiera %35-ekoa izango da.

  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.

  • Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.

  • Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.

  • Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko edukierarekin.

  • Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea.

  • Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.