Larunbatean ospatuko da 55. Kaleko margo sariketa
2024ko irailaren 12a16 urtetik gorako artistek parte hartu ahal izango dute eta guztira, 8 sari banatuko dira
Debako Udalak, Cárdenas Fundazioarekin eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoarekin batera, Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren 55. edizioa antolatu du larunbat honetarako. 16 urtetik gorako artistek parte hartu ahal izango dute. Margo oihalei zigilua goizeko 08: 00etatik 10: 30era zigilatuko dira, eta obrak 13:30ak baino lehen emango dira Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Guztira 8 sari banatuko dira:
1goa: 800 euro
2.a: 500 euro
3.a: 350 euro
Herriko saritu gabeko lehen klasifikatua: 250 euro
Cardenas Fundazioaren Sari Bereziak:
4.a: 200 euro
“María Esperanza Chávarri” akuarela saria: 300 euro (lehendik saritu gabeko akuarela onenari)
“Marqués de Prado Ameno” sari berezia: 150 euro (21 urtetik behera eta aurretik saririk jaso ez dutenentzat)
“Blanca Vilallonga” saria: 300 euro (lehendik saritu gabeko "itsasoa" gaitzat duen lanik onenari)
Sari banaketa 14: 30etan izango da Osoko Bilkuren Aretoan, eta obrak bertan erakutsiko dira hurrengo astean zehar.