Liburuen mailegu zerbitzua martxan jarriko da Ostolaza udal liburutegian

2020ko apirilaren 25aLiburuen mailegu zerbitzua martxan jarriko da Ostolaza udal liburutegian

Apirilaren 27tik aurrera, irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurleak diren herritarrei liburuak eskuragarri jartzeko, Udalak eta Ostolaza udal liburutegiak, liburutegiko liburuen mailegu zerbitzua jarriko du martxan. Horrela, norbaitek libururen bat etxean irakurri edo pelikularen bat ikusi nahi badu, liburutegira deitu eta etxean jaso ahal izango ditu, beti ere segurtasun neurri guztiak betez (langileek eskularruak eta maskarila erabiliko dituzte eta ahal den guztietan zuzeneko kontaktua saihestuko dute).

Eskaera egiteko:

* Telefonoa:  943192560

*Helbide elektronikoa:  ostolaza@deba.eus

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

- Liburutegiko arduradunak eskaera jaso, liburua behar bezala prestatu, segurtasun eta garbitasun neurriekin, eta boluntarioak herritarraren etxera eramango du.

- Bazkideak ez diren herritarrek liburu eskaera egin nahi izanez gero, bazkide egiteko aukera izango dute.

- Eskatu aurretik liburutegiko katalogoan kontsulta egiteko www.liburubila.euskadi.eus

 www.katalogoak.euskadi.eus/katalogobateratua/

-  Liburuak osteguna baino lehen eskatu ahal izango dira eta banaketak ostiraletan egingo dira.

- Hasieran, zerbitzua antolatu bitartean, banaketa eguna aldatu daiteke, horren berri liburutegiko arduradunek emango die erabiltzaileei.

-Itzulitako liburuak desinfektatu egingo dira eta osasun agintariek gomendatutako egun kopurua errespetatuko da berriro erabiltzaileen esku jarri aurretik.

- Maileguan hartuta dauden liburuak, pelikulak… oraingoz ez dira itzuli behar, itzultzeko epea luzatu baita.

- Liburuak itzultzeko, liburutegira deitu edo idatzi behar da eta jasotzeko sistema ezarriko da (buzoian utzita edo boluntarioek etxean jasota).