Lurraldekar ekimena aurkezteko eta autoa partekatzeari buruzko jardunaldiak

2015ko martxoaren 12a Lurraldekar ekimena aurkezteko eta autoa partekatzeari buruzko jardunaldiak

Nork ez du inoiz autoa partekatu etxekoekin, auzokoekin edo lagunen batekin? Azken urteetan, ostera, partekatzeko ohitura horiek urritu egin dira, ibilgailu-kopurua eta gizartearen errenta-maila handitu diren neurrian. Alabaina, gizarte-erronka berrien eta gaur egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, badirudi autoa ulertzeko modu berriak itzultzekoak direla.