Maiatzak 28ko udal eta foru hauteskundeen emaitzak Deban

2023ko ekainaren 2aMaiatzak 28ko udal eta foru hauteskundeen emaitzak Deban

Maiatzaren 28an izan ziren udal eta foru bozak, eta honako emaitza hauek izan ziren udalerrian. Deban erroldatutako 4.341 hautesleetatik 2.990 herritarrek eman zuten botoa, eta, beraz, partaidetza %68,87koa izan zen; abstentzioa, aldiz, %31,12koa izan zen. Boto zuriak 64 izan ziren, eta baliogabeak, berriz, 15. Udal-hauteskundeetan EH Bildu nagusitu da botoen % 43,22arekin (1.286 boto jaso zituen).

Iturria: hauteskundeak.gipuzkoa.eus

Foru hauteskundeak

Foru hauteskundeei dagokienez, EAJ taldea izan zen bozkatuena, boto batengatik. Izan ere, EAJ alderdiak 1.238 boto jaso zituen, eta EH Bilduk, 1.237. Hirugarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan zen 194 botorekin, laugarren Elkarrekin 163 botorekin, bosgarren PP 43 botorekin, eta seigarren, 22 botorekin, Stop alderdia.

Iturria: hauteskundeak.gipuzkoa.eus