Maiatzaren 26an zabalduko da Debako Uda Kirola ikastaroetan izena emateko epea

2025ko maiatzaren 22aMaiatzaren 26an zabalduko da Debako Uda Kirola ikastaroetan izena emateko epea

Ikastaroen eskaintzan surf, bodyboard, SUP, kayak, skate surf modalitateak eta berrikuntza gisa xake ikastaroa nabarmentzen dira, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta. Deban erroldatuta daudenentzako izen-ematea maiatzaren 26an hasiko da, eta udalerrian erroldatuta ez daudenentzako ekainaren 2an. Izen-ematea Turismo Bulegoan egin daiteke presentzialki edo turismoa@deba.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Gaur goizean, Debako Udalak Uda Kirola 2025 programa aurkeztu du. Udal ekimen honek kirol ikastaro desberdinak eskaintzen ditu 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta, udan kirol praktika eta aisialdi osasungarria sustatzea helburu izanik. Horren harira, Alazne Txurruka alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Uda Kirola gure gazteen artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzearen aldeko apustu garbia da, horretarako Deban dugun ingurunea paregabea itsatsoko zein aire libreko kirolak egiteko aprobetxatuz. Haur guztiek giro seguru eta irisgarrian udaz eta kirolaz gozatzeko eta ikasteko aukera izatea nahi dugu".

Ohiko moduan, aurtengo eskaintzak ere surf, bodyboard, stand up paddle (SUP), kayak, skate surf ikastaroak eta berrikuntza gisa xake ikastaroa barne hartzen ditu, ekainean, uztailean eta abuztuan banatutako ordutegi eta txandekin. Jarduera gehienak euskaraz emango dira, baina eskaerak jasoz gero, elebidun ere izan daitezke.

Izen ematea

Uda Kirola 2025ean parte hartzeko izen-emateak maiatzaren 26tik aurrera zabalduko dira Deban bizi diren pertsonentzat, eta udalerrian bizi ez direnek ekainaren 2tik aurrera, astelehena, eman ahal izango dute izena. 

Izen-emateak Debako Turismo Bulegoan (Ifar Kalea, 4) edo turismoa@deba.eus helbide elektronikora bidalita egin daitezke. Bertan, dagokion izen-emate orria bidali beharko da. Gogoan izan heldu bakoitzak gehienez lau haurren izena eman ahal izango duela eta lehentasuna izango dutela izen-ematea aurrez-aurre egiten duten pertsonek. 

Gainera, lehen ikastarorako 20 euroko deskontua izango dute Deban bizi diren gazteek eta irisgarritasun eta laguntza sozialen arloan, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RSB), Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGD) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) onuradun diren familiek ikastaro horietan parte hartzeko, kostu osoaren %20 baino ez dute ordainduko.

Plaza ziurtatu ondoren, 24 ordutan ordainketa egin beharko da parte hartzea bermatzeko. Udalak  uztailaren amaieran eskaintza egokitu daitekeela gogorarazten du, okupazioaren eta eskaeraren arabera; eta informazio eguneratua sare sozialetan eta udalaren webgune ofizialean egongo da eskuragarri.

Amaitzeko, Jon Riaño Kirol zinegotziak Uda Kirolan parte hartzeak gazteenei dakarkien esperientzia nabarmendu du: "Uda sasoia gure neska-mutilek esperientzia paregabeak bizitzeko aukera izatea nahi dugu, kirola eginez ondo pasatzen duten bitartean laguntasuna eta errespetua bezalako balioak ere ikas ditzaten. Programa honek, itsasora eta naturara hurbiltzeaz gain, Debarekiko lotura eta bizimodu aktibo eta osasungarria indartzen ditu".

Informazio gehiagorako,Turismo Bulegoko 943 19 24 52 zenbakira deitu daiteke edo turismoa@deba.eus helbidera mezu elektronikoa bidali. 

Ikus Uda Kiroleko 2025 eskuorria