Maite Aldabaldetreku Fernandez debarrak diseinatutako kartela izango da 2026ko San Roke jaien irudia

2026ko uztailaren 15aMaite Aldabaldetreku Fernandez debarrak diseinatutako kartela izango da 2026ko San Roke jaien irudia

Epaimahaiak aukeratutako 4 proposamenetatik Maite Aldabaldetreku Fernández debarrak aurkeztutako Polainero izan da herritarrek gehien bozkatu dutena.

Hilabete falta da San Roke jaietarako, herriko jai kuttunenak, eta hauek dagoeneko badute irudi propioa: Maite Aldabaldetreku Fernández debarrak diseinatutako Polainero kartela. 

Herritarrek gehien bozkatutako kartela


2026ko San Roke jaietako kartel lehiaketak 14 proposamen jaso zituen ekainaren 26an amaitu zen aurkezteko epea baino lehen. Lan guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak 4 kartel finalista aukeratu zituen herritarren bozketa egiteko: 

  • Polainero

  • Festa Erraldoia

  • Deba prest, ondo pasa

  • Zezen dantza

Bozketa uztailaren 4tik 8ra egin zen Debako Turismo Bulegoan, eta herritarrek bertan aukeratu ahal izan zuten gustukoen zuten kartela.

Guztira emandako botoen artean, Polainero izan zen bozkatuena, 82 botorekin. Atzetik geratu ziren Zezen dantza (67 boto), Festa Erraldoia (28 boto) eta Deba prest, ondo pasa (28 boto).

Horrenbestez, Maite Aldabaldetreku Fernández debarrak diseinatutako Polainero izango da 2026ko San Roke jaien irudi ofiziala. Egileak, gainera, lehiaketaren oinarrietan ezarritako 500 euroko saria jasoko du.