Manolo Pascualek jaurtiko du 2025eko San Roke jaien hasiera-txupina

2025ko uztailaren 24aManolo Pascualek jaurtiko du 2025eko San Roke jaien hasiera-txupina

Pascualek 25 urte betetzen ditu aurten Ozio-bide elkarteak antolatzen duen danborradaren danbor nagusi gisa eta Debako Udalak azken urteotan egindako lana eta ekitaldi kuttun honi eskainitako dedikazio eta maitasuna aitortu nahi ditu.

Aurten, Manolo Pascual izango da San Roke jaiei hasiera emango dien txupina jaurtitzearen arduradun, Pascualek 25 urte betetzen baititu aurten Ozio-Bide elkarteak antolatutako Debako danborradaren buru gisa. Keinu honek bere dedikazioa eta udalerriko tradiziorik maite eta errotuenetako bati egindako ekarpena aitortzen ditu.

Jaiak abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dira, eta Manolo Pascualen lana balioan jarriz emango zaie aurten hasiera, funtsezkoa izan baita azken 25 urteotan zehar danborrada bizirik mantentzeko.

San Roke jaietako funtsezko ekitaldia

Debako danborrada jai egitarauko ekitaldirik adierazgarrienetako bat da, eta Manolo Pascualek gidatu du mende laurden batez. Bere esfortzu eta konpromisoari esker, danborradak bere nortasuna mantendu du eta San Roke jaietako egitarauaren ekitaldi nagusietakoa izatera iritsi da. Udalak eskerrak eman nahi dizkio Pascuali bere lan nekaezinagatik eta herriko tradizioekiko azaldutako maitasunagatik.

"Danborradarekiko 25 urteko pasioa"

"Manolok danborradaren danbor nagusi gisa egin dituen 25 urteak gure udalerriko ohiturekiko eskaini duen ahalegin, dedikazio eta maitasunaren isla dira. Ilusio handia egiten digu txupinaren jaurtiketaren bitartez herriari eta herritarrei egindako ekarpen hori aitortzea”, adierazi du Alazne Txurruka alkateak.

Omenaldi honekin, beraz, Debak bere kultur eta nortasuna jartzen ditu balioan eta, aldi berean, herriko kaleak emozioz, musikaz eta, nola ez, danbor soinuz beteko dituen San Roke jaiei emango die hasiera.