Martxan da jada behar handiena duten haur eta gazteei laguntzeko udako hezkuntza-zaintza sarea
2020ko ekainaren 29aAurtengo udaran urteroko udalekuak antolatzeko aukerarik izan ez bada ere, behar handiena duten haur eta gazteei laguntzeko udako zaintza sarea antolatu du Debako Udalak. Hezkuntza eta gazteriako eragileekin elkarlanean hasi da ekimena ekainaren 22an eta uztailaren 24an amaituko da.