Martxoaren 20ra arte Bertako Txartelaren-TAO Tasari dagozkion erreziboak kobratuko dira

2023ko otsailaren 3aMartxoaren 20ra arte Bertako Txartelaren-TAO Tasari dagozkion erreziboak kobratuko dira

Otsailaren 15etik martxoaren 20ra arteko epealdian, biak barne, Bertako Txartelaren-TAO Tasari  dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango da.

Urtarrilaren 30a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2023ko martxoaren 3an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Martxoaren 9a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea. 

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.