Mitxoletak Bitxilore pilotari taldearen aurka arituko da, igandean, Itziarren, Udaberri torneoaren baitan

2023ko maiatzaren 11aMitxoletak Bitxilore pilotari taldearen aurka arituko da, igandean, Itziarren, Udaberri torneoaren baitan

Igandean, Itziarren, eguerdiko 12:00etan, Udaberri torneoaren baitan, Mitxoletak eta Bitxiloreen partida izango da. Torneo honek kirola, kultura eta berdintasuna uztartuko ditu, bertsoa eta pilota batuz. Euskal Herriko emakume pilotaririk onenak aurrez aurre izango dira. Horien artean Maite Mujika beasaindar jatorria duena.

Pilotariak lau taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzean 3 pilotari eta bertsolari bat izango dira, azken hori botilero lanetan. Liga fasean talde guztiak elkarren aurka arituko dira. Guztira sei jaialdi burutuko dira herri hauetan: Altsasu (maiatzak 5), Itziar (maiatzak 14), Azpeitia (maiatzak 14), Ataun (maiatzak 19), Zubieta (maiatzak 20) eta Zumaian (maiatzak 27).

Jaialdian lau terdiko buruz buruko partidu bat eta binakako beste bat jokatuko da;  eta bi puntu banatuko dira jaialdiko. Liga fasea amaitzean puntu gehien batu dituzten bi taldeak final handia jokatuko dute Beasaingo Antzizar kiroldegian ekainaren 2an.

Lau taldeak honela daude izendatuta eta osatuta:

· Eguzkiloreak taldean, pilotariak Zabala, Ruiz de Larramendi eta Arrieta;  botilero Angel Mari Peñagarikano.

· Mitxoletak taldean, pilotariak, Barrokal, Mujika eta Aldaregia; botilero Nerea Elustondo.

· Kukuprakak taldean, pilotariak Iturriaga, Agirre eta Orbegozo; Aitor Sarriegi botilero.

· Bitxiloreak taldean, pilotariak Etxebeste, Etxekolonea eta Ruiz de Infante; Maialen Akizu bertsolariak gidatuko ditu botilero lanak

Botileroek erabakiko dute zein pilotarik jokatuko duten lau terdian eta zein binaka.