Montserrat Torrent i Serraren organoa kontzertua V. "Flysch" Organo Jaialdia zikloaren baitan

2020ko irailaren 4aMontserrat Torrent i Serraren organoa kontzertua V. "Flysch" Organo Jaialdia zikloaren baitan

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, aurten ere Flysch Organo Zikloa antolatu da. "Flysch" Organo Jaialdia zikloaren barruan Montserrat Torrent i Serraren (organoa) kontzertua izango dugu Debako Santa Maria Elizan irailaren 13an arratsaldeko 19:00etan.

Organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da; eta gure ondarearen balioa azalduz, Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihur dadin bilatzen da.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie; kasu honetan, Deban. 

Montserrat Torrentek, Honoris Causa doktorea eta organoaren dekano handiak, bere azkeneko kontzertuetako bat eskainiko digu, organoari agur esateko. Francisco CORREA de ARAUXO (1584-1654), Girolamo FRESCOBALDI (1583-1643), Joan CABANILLES (1644-1712), Johann KUHNAU (1660-1722) eta Johann Sebastian BACH (1685-1750) musikarien obrak esklainiko du.

Debako organoa:

Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu, eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen; batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.

Segurtasun protokoloa

Bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, hainbat jarraibide bete beharko dira. Edukiera mugatua izango da. Gonbidapena Debako turismo bulegoan eskuratu daiteke. Gonbidapena jasotzerakoan izen abizen eta telefono zenbakia jasoko dira.

Sartzerakoan, kontzertuan zehar eta bertatik irtetean maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Eskuak garbitzea ere bai. Ezingo da elizatik atera kontzertua amaitu arte. Kontzertua hasi ondoren ere ezin izango da elizara sartu.