Mutilen UCI junior mailako Gipuzkoako Klasika txirrindulari froga apirilaren 23an Deban

2022ko apirilaren 21aMutilen UCI junior mailako Gipuzkoako Klasika txirrindulari froga apirilaren 23an Deban

Amaikak bat taldearen 75. urteurrenaren testuinguruan Gipuzkoako Klasikoaren lehen etapa jokatuko da Deban, larunbatean, apirilak 23. Bigarrena, Donostiako Egia auzoan jokatuko da hurrengo egunean. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak, Debako Amaikak Bat eta Donostiako Donosti Gain elkarteekin antolatu du. Debako Udalak herrian egingo den etapa lagundu du.

Lasterketa 11:00etan abiatuko da eta bi ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusi dute antolatzaileek. Txirrindulari frogak herriko hainbat gunetan eragingo du, hala nola, zirkulazioan eta aparkalekuetan:

  • Geltoki zaharreko, Merkatuko aparkalekua. Erreserbatuta egongo da ostirala, 22an eta larunbata, 23an. Beraz, ezingo da bertan aparkatu. 

  • Larunbatean ibilgailuak ezingo dira herrigunera sartu. 

  • Tabernak. Terrazak 11:00ak arte ezingo dira jarri.

  • Sari-banaketarako eszenatokia Plaza berrian jarriko da.

Lurraldebusek ere jakinarazi du autobusetan eragina izango duela lasterketak. DB03 linean, Deban, zebrabidearen ondoan egingo da geldialdia, Lersundi kalearen parean, bi noranzkoetan. 

Ibilbide hau egingo du: Deba-Mendaro-Elgoibar-Maltzaga-Soraluze-Bergara-Oñati-Bergara-Soraluze-Elgoibar-Mendaro-Lastur-Itziar-Deba-Mutriku-Kalbario-Sasiola-Deba.