N-634 errepidearen itxieraren harira, Itziar eta Deba arteko joan etorriak egiteko bideak
2025ko apirilaren 16aOstegunetik aurrera, apirilak 17, Deba eta Itziar arteko joan etorriak egiteko bideak bereizkiko dira, baimendutako eta ez baimendutako ibilgailuentzat. Neurriaren helburua da herritarrei Itziar et Debaren arteko bidaiak arintzea eta erosoagoak eta irisgarriagoak egitea.
Joan den martxoaren 30az geroztik, Deba eta Itziar arteko N-634 errepidea itxita dago, urte hasieran bertan izandako lur jauziaren ondorioz eremuan dauden lur-mugimenduak direla eta. Une honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eremua egonkortzeko lanetan dihardu, baina Debako Udalari jakiranazi dionaren arabera, gutxienez bi hilabetez egon beharko du errepideak itxita, eremua behar bezala egonkortu eta segurtasunez zabaldu ahal izateko.
Egoera horrek, nabarmen zaildu du Deba eta Itziar arteko konexioa eta hori erraztu eta joan-etorriak irisgarriagoak eta erosoagoak egiteko bidean, Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak, Deba eta Itziar arteko bideak bereizteko erabakia hartu dute, ibilgailu baimenduentzat eta ez baimenduentzat.
Baimendutako ibilgailuentzako bidea
Ostegunetik aurrera, apirilak 17, Mendata institututik Olloki baserrira doan errepidea (San Roke bidea) bi norantzatan egongo da zabalik.
Hala, Debatik Itziarrera joateko, orain arte bezala, baimendutako ibilgailuek bide hori hartu ahal izango dute eta behin Ollokira iristean, Doniene baserrira bitarte, Itziarrera doazen ibilgailuek solik pasa ahal izango dute; Donienera iritsita, N-634 errepidera atera beharko dute.
Itziartik Debara joateko, berriz, N-634 errepidetik egin beharko dute bidaia, Atxili baserriko bidea hartuta, Ollokiko bidegurutzeraino. Eta Ollokitik Mendata institutura bitartean, aurrez aipatu bezala, errepidea bi norantzatan egongo da zabalik eta lehentasuna izango dute goranzko norabidean doazen ibilgailuek. Errepide hau, noski, behar bezala seinaleztatuta egongo da.
Zeintzuk dira baimendutako ibilgailuak
Baimendutako ibilgailuak izango dira bertako txartela dutenak edo hau izan ezean, zirkulazio zerga udalerrian ordaindu eta udaltzaingoak baimendutako ibilgailuak. Azken kasu honetan, bertako txartela ez dutenek, baimena udaltzaingoan edo Itziarko herritarrentzako arreta zerbitzuan (Burugorri gainean) eskatu beharko dute asteartetik aurrera, apirilak 22.
Baimendu gabeko ibilgailuentzako bidea
Orain arte bezala, baimendu gabeko ibilgailuak AP-8 autopistatik edo Lasturko GI-3210 errepidetik egin beharko dituzte Deba eta Itziar arteko joan-etorriak.
Era berean, adierazten da N-634 errepidea Itziartik Galp gasolindegia bitarte irekita egongo dela.
Amaitzeko, herritarrei eskatzen zaie bide hauek kontuz erabil ditzatela, abiadura motelean eta bertako bizilagunak zein baserrietako animaliak errespetatuz, guztien arteko bizikidetza egokia bermatzeko. Arreta berezia jarri beharko da batez ere Mendata institututik Ollokiko bidegurutzera arteko tartean, ahal den neurrian eskuin bazterretik igaro beharko baita, ibilgailuak bi norantzatan igarotzea bermatzeko. Aurrez aipatu bezala, lehentasuna gorantzako norabidean doazen ibilgailuek izango dute.
Ikusi hemen AZALPEN BANDOA
Ikusi hemen N-634 errepideko PLANOA