Nazioarteko II. Flysch organo jaialdia

2017ko uztailaren 3aNazioarteko II. Flysch organo jaialdia

Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den astean aurkeztu zuen aurtengo Nazioarteko Flysch organo jaialdia. Bigarren edizioa honetan bi emanaldi egingo dira Deban.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, uztaileko larunbatetan kostaldeko hainbat herritan Nazioarteko II. Flysch Organo Zikloa ospatuko da. Pasa den astean aurkeztu zuten Maria Jose Telleria Kulturako Zuzendariak, Santiago Banda organojoleak, Josetxo Goia-Aribe saxofoijoleak eta Ana B. García, organujoleak. Aurkezpenean izan ziren Mutriku eta Debako alkateak ere, Jose Angel Lizardi eta Pedro Bengoetxea, Floren Iribar, Getariako kultura zinegotzia eta Mirian Romatet, Zumaiako kultura teknikaria.

“Bigarren edizio honetan organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da, eta gure ondarearen balioa azalduz Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtu. Azken honek bereizten du gainerako zikloetatik, ezohiko eta bereziki erakargarri bilakaraziz” adierazi zuen Telleriak.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago emateko helburuarekin, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikun hainbat emanaldi egingo dira uztailean zehar. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du.

Egitaraua

  • MUTRIKU, 2017/07/01, 20:00. Eunate XXI bikotea: Ana B. García Donstiako Santa Maria basilikako organojole titularkidea eta Josetxo Goia-Aribe, nazioarteko ospea duen saxofoijole nafarra. Ehundaka urtez iraun duten Pirinio mendebaldekoeneko melodia eta espresio herrikoiz osatutako errezitala eskainiko dute.
  • GETARIA, 17/07/08, 20:30 Pablo Gutiérrez teklistak The Gospel Wave Choir-i lagunduko dio eta gospel tradizioko errepertorioa eskainiko dute, estilo afroamerikar guztizkoan.
  • DEBA, 17/07/15, 20:00. Monica Melcova organojole eslobakiar handiak barrokoko piezak jo eta interpretatuko ditu Félix Anaut, nazioarteko ospedun margolariaren obrari musika jartzeko. Honen obra, barroko berantiarrean inspiratua, aldarean jarriko den pantaila handi batean proiektatuko da musika ari den bitartean.
  • ZUMAIA, 17/07/23, 20:00. Soinu bikote handia. Santiago Banda organojole zumaiarrak eta Enrique Abelló orkestra nagusiek deitu ohi duten tronpetajole palentziarrak osatuko dute bikoteetan bikotea, organoa eta tronpeta.
  • DEBA, 17/07/31, 20:00. Organo eklektikoa. Madrileko Almudena katedraleko organojoleak errezitala eskainiko du Debako G. Grenzing organoaren soinu baliabideak esploratuz XVIII. mendetik XX.ra bitarteko programarekin.

Debako organoa

Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen, batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.