Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa

2018ko ekainaren 29aNazioarteko III. Flysch Organo Zikloa

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Deba, Getaria, Mutriku eta Zumaiako udalek hirugarrenez antolatu dute Nazioarteko Flysch Organo Zikloa. Igande honetan emango zaio hasiera organo zikloari, eta lehen kontzertuan Fritz Langen Metropolis proiektatuko da, Deban.

Maria Jose Telleria Kultura Zuzendariak, Santiago Banda organojoleak eta Javier Lekunberri oboejoleak Aldundiak sustatzen duen eta uztailean kostako zenbait herritan ospatuko den Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa aurkeztu dute aste honetan. Aurtengoan bost kontzertu emango dira Gipuzkoako lau herritan, eta horietako batean Fritz Langen Metropolis proiektatuko da musikaz lagunduta.

Organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da; eta gure ondarearen balioa azalduz, Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihur dadin bilatzen da”, adierazi du Telleriak.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie; kasu honetan, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko herrietan. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere, bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du.

Egitaraua

  • DEBA, 18/07/01 20:00etan. Zine musikatua (Metrópolis, Fritz Lang) Santa Maria elizan. Juan de la Rubiak pelikulari musika jarriko dio.

  • ZUMAIA, 18/07/06, 20:30ean, San Pedro Eliza. Esteban Landarten organo-kontzertua.

  • MUTRIKU, 18/07/14, 20:00etan. Andra Mari Elizan. Javier Lekunberri oboejoleak eta Raul del Toro organojoleak onura kontzertua eskainiko dute AFAGIren alde (Alzheimer Gipuzkoa).

  • GETARIA, 18/07/22, 20:00etan, Salbatore Eliza. Santiago Banda organojolea eta Quinmmetal taldeak haizea eta metalaren arteko nahasketa.

  • DEBA, 18/07/29, 20:00etan, Andra Mari Eliza. Montserrat Torrent (Barcelona, 1926) organojole handiak bere ibilbide luzearen azken aurreko kontzertua emango du.

Debako organoa

Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu, eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen; batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia