Oraindik eman daiteke izena IX. Flysch Beltza Igeriketa Zeharkaldian
2023ko ekainaren 27aLarunbat honetan jokatuko da IX. Flysch Beltza Igeriketa Zeharkaldia eta parte hartu nahi dutenek oraindik eman dezakete izena. Horretarako, webgune honetan sartu beharko dute gaurko gauerdiaren aurretik.
Antolatzaileek bi ibilbide prestatu dituzte; batetik, Saturraranen hasi eta Debako Santiago hondartzan amaituko den 6.500 metroko ibilbide luzea eta, bestetik, Mutrikuko portua eta Debako hondartza batuko dituen 3.000 metroko ibilbide motza. Ibilbide luzea egitea aukeratzen dutenek 11:30ean ekingo diote probari Saturrarandik, aldiz, ibilbide motza egin behar dutenek 12:30ean hasiko dira Mutrikuko portutik.
Gehienez 550 parte hartzaile izango ditu probak; 150 igerilari proba luzean, eta 400 lagun motzean.
Antolaketa
Probarako beharrezko dortsalak Deban jaso beharko dituzte igerilariek, hondartzaren ondoan horretarako jarritako lekuan, 08:30etik aurrera. Gainera, autobus zerbitzua izango da Debatik irteera puntura joan ahal izateko. Horrela, ibilbide luzerako lehen autobusa 10:00etan aterako da Debatik, eta motzerako lehenengo autobusa, berriz, 11:00etan.