Ostalarien kezkak eta beharrak entzuteko bilera egin du Debako udalak

2020ko maiatzaren 19aOstalarien kezkak eta beharrak entzuteko bilera egin du Debako udalak

Debako udal gobernu taldeko ordezkariak, Gilen Garcia alkatea buru, udalerriko ostalarien ordezkaritza batekin batzartu dira. Jakina da pandemia egoera honen ondorioz, euren jardunean ondorioak izan dituztela eta Hego Euskal Herrian fase berria indarrean sartzearekin batera, terrazak zabaltzeko baimena ematen duena, zalantzak sortu direla ostalarien artean. Hori horrela, haien kezkak, galderak eta iradokizunak jasotzeko helburuarekin egin da lehen bilera hau.