Ostegunean hasiko da Euskara Plana garatzeko parte hartze prozesua
2024ko martxoaren 13a● Aurreikusitako bederatzi bileretatik aurrenekoa egingo da bihar, Sentsibilizazio taldeari dagokiona. Guztira hiru bilera egingo dira talde bakoitzeko: Aisialdi taldea, Merkataritza taldea eta Sentsibilizazio taldea.
Euskararen garrantzia berresteko eta sustatzeko konpromiso irmoarekin, Debako Udalak datorren hamarkadarako Euskara Plana egiteko prozesua hastear dela iragarri du. Plan honen bereizgarri nagusietako bat da elkarlanean egingo dela, hau da, parte hartze prozesuan Debako herritarrek, eragileek eta euskararen munduan lanean diharduten elkarte eta abarrek hartuko dutela parte.
Lehenengo bilera: martxoak 14
Lehenengo bilera martxoaren 14an dago aurreikusia, alegia, bihar. Aurreneko bilera hori Sentsibilizazio taldearena izango da, eta bertan tokiko eragileek eta herritarrek beren ikuspegia emateko aukera izango dute, eta modu aktiboan parte hartu, euskarak ardatz nagusi izaten jarrai dezan Debaren etorkizunean.
Hiru lantalde Plan Integral baterako
Debarren beharrizanak eta espektatibak ahalik eta egokien islatzen direla bermatzeko, hiru lantalde ezarri dira arlo estrategikoetara bideratuta:
1. Transmisio-sozializazio taldea: Familia, eskola, kirola, kultura eta aisialdia bezalako sektoreak biltzen ditu.
· Martxoak 19, 18:30, Ispiluen gela
· Apirilak 16, 18:30, Ispiluen gela
· Maiatzak 14, 18:30, Ispiluen gela
2. Merkataritza-taldea: Dendetako eta ostalaritza-establezimenduetako ordezkariak bilduko ditu.
· Martxoak 26, 18:30, Ispiluen gela
· Apirilak 18, 18:30, Ispiluen gela
· Maiatzak 16, 18:30, Ispiluen gela
3. Sentsibilizazio taldea: Euskalgintzari lotutako elkarte guztiei zein norbanakoei irekia.
· Martxoak 14, 18:30, Ispiluen gela
· Apirilak 11, 18:30, Ispiluen gela
· Maiatzak 9, 18:30, Ispiluen gela