Otsailaren 2an zabalduko da Inauterietako Mozorro lehiaketan izena emateko epea

2026ko urtarrilaren 29aOtsailaren 2an zabalduko da Inauterietako Mozorro lehiaketan izena emateko epea

Izen-ematea otsailaren 13ra bitarte egongo da zabalik Turismo Bulegoan, 943 192 452 zenbakira deituta edo turismoa@deba.eus helbidera idatzita. Horrez gain, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 11:00etatik 12:00etara, Foruen plazako eszenatokiaren alboan. Aurten, berrikuntza gisa familientzako edo helduz eta umez osatutako taldeentzako sari-kategoria berri bat izango da; guztira hamar sari banatuko dira, adin eta modalitate desberdinetan.

Inauteriak ate joka ditugu jada eta ohiko moduan, mozorroak, kolorea eta jai giroa nagusi izango dira herriko kaleetan. Testuinguru horretan, Inauterien baitan ospatuko den mozorro lehiaketak herritarren sormena, irudimena eta parte-hartzea izango ditu ardatz beste urte batez. 

Hala, mozorro lehiaketan izena emateko epea datorren otsailaren 2an zabalduko da. Interesdunek hilaren 13a bitarte izango dute izena emateko aukera Turismo Bulegoan, 943 192 452 telefono zenbakira deituta edota turismoa@deba.eus helbidera idatziz. Horrez gain, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 11:00etatik 12:00etara, Udaletxeko arkupeetan. Lehiaketan banaka nahiz taldeka parte hartu ahal izango da, eta mozorroen gaia librea izango da.

Mozorro-desfilea 12:30ean abiatuko da Agirre jauregitik, eta Debako hainbat kale zeharkatuko ditu. Ibilbidea Agirre jauregitik hasiko da eta Astillero kalea, Lersundi kalea, San Roke kalea, J.M. Ostolaza kalea, Plaza Zaharra eta Itur kalea zeharkatuko ditu, Foruen plazan amaituz. Bertan jarriko den eszenatokian egingo da mozorro lehiaketa, parte-hartzaile guztien mozorroak ikusgai jarriz. Desfilearen amaieran, izena emandako norbanakoek eta taldeek eszenatoki gainean argazkia atera beharko dute, epaimahaiaren eta herritarren aurrean.

Sari kategoria berria

Ohi bezala, Inauterietako mozorro lehiaketan sariak banatuko dira parte-hartzaileen sormena eta lana aitortzeko. Berrikuntza gisa, aurten heldu eta umeez osatutako taldeentzako saria eskainiko da. Saritutako mozorroak epaimahaiaren eta herritarren bozketaren bidez erabakiko dira, eta guztira hamar sari banatuko dira, adinaren eta parte-hartze modalitatearen arabera. 

Herritarren bozketa otsailaren 14an egingo da, 14:00etatik 15:00etara, udaletxeko arkupetan jarriko diren hautetsontzietan. Pertsona bakoitzak kategoria bakoitzean bozka bana eman ahal izango du, eta ezingo da norberaren mozorroari edo taldeari botoa eman. Banakako nahiz taldekako mozorroak bozkatzeko aukera egongo da. Sari banaketa, berriz, 19:30ean izango da Foruen plazan.

Hona hemen kategoria eta sari nagusiak:

16 urtetik gorakoak:

  • Taldeka:

    • Epaimahaiaren saria: 200 euroko bonoa ATOZTE tabernan.

    • Herritarren saria: 200 euroko bonoa IZENBE tabernan.

  • Banaka:

    • Epaimahaiaren saria: 100 euroko bonoa ALVAREZ  tabernan.

    • Herritarren saria: 100 euroko bonoa ALVAREZ tabernan.

    16 urtetik beherakoak:

  • Taldeka:

    • Epaimahaiaren saria: 100 euroko bonoa LOREA tabernan.

    • Herritarren saria: 100 euroko bonoa OSKARBI tabernan.

  • Banaka:

    • Epaimahaiaren saria: 50 euroko bonoa LOREA tabernan.

    • Herritarren saria: 50 euroko bonoa OSKARBI tabernan.

  • Talde mistoak (adin desberdinetako kideek osatutako taldeak):

    • Epaimahaiaren saria: 200 euroko bonoa ARBIL tabernan.

    • Herritarren saria: 200 euroko bonoa ZALBURDI tabernan.

    Sari guztiak abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira. 

    Debako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu aurtengo Inauterietako mozorro lehiaketan parte hartzera, sormena, irudimena eta jai giroa kalera ateraz.