Pantalan berria du Debak
2015ko ekainaren 5aPantalan berri honi esker Euskal Kostaldeko Geoparkeko itsas-irteeretan parte hartzen duten bisitariek Deban ontziratzeko eta lehorreratzeko aukera izango dute. Aldiberean, jarduera turistikoa suspertu nahi da herrian. Azpiegitura hau Debako Udalaren ekimena izan da eta Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak finantzatu du. Laster inauguratuko da, lanak erabat amaitutakoan.