Pintxoaren Ibilbidea: Pintxoak dastatzeko deskontu txartelak Geoparkean

2013ko abenduaren 5aPintxoaren Ibilbidea: Pintxoak dastatzeko deskontu txartelak Geoparkean

Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan ostalaritza bultzatu eta kontsumoa sustatzeko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak deskontu-txartelak jarriko ditu herritarren eskura. 6,60 euroren truke. Txartel bakoitzarekin 6 pintxo dastatzeko aukera izango dugu Zumaia, Deba eta Mutrikuko establezimendu parte-hartzaileetan, 3 eguneko epearen barruan. Deskontu-txartelak 3 herrietarako balio dute eta Flysch & Karst lehiaketako pintxo irabazleez gainera, eskaintzen diren gainerako pintxoak kontsumitzeko erabili ahal izango dira.

Deskontu-txartelak ostiralean, abenduaren 6an jarriko dira salgai Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan. Deskontu-txartelarekin batera herritarrek 20 establezimendu parte-hartzaileen mapa jasoko dute, hiru herrietako taberna eta jatetxeen kokapenarekin. Nahi duzun moduan erabili daiteke, guztiak taberna berdinean edo tabernatik tabernara,  zure esku dago.

Kontu izan barran seinalizatuak dauden pintxo bereziak promoziotik kanpo daudela eta bonoa erosten duzunetik hiru egun dituzula pintxoak jateko.

On egin!