Plaza libreak Udako Eskola kirolean
2025ko uztailaren 21aSurfean, bodyboardean, SUPean eta surf-skatean daude oraindik plaza libreak eta interesdunek Turismo Bulegoan bertan eman dezakete izena, baita online ere, izen-emate orria turismoa@deba.eus helbidera bidaliz.
Debako Udalak gogorarazi du Uda Kirola 2025 programako plazak libre daudela oraindik hainbat kirol-jardueretan. Programa honek hainbat modalitatetan eskaintzen ditu plaza librak abuztuan, hain zuzen, surfean, bodyboardean, SUPean eta surf-skatean.
6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta, programaren helburua da aisialdi osasungarria eta aire zabaleko kirol-jarduera sustatzea, ingurune seguru eta irisgarri batean. Izena emateko epea zabalik dago taldeak osatu arte.
Modalitateak eta plaza librak
SURF
Abuztuak 4-8 (10:00) → 4 plaza
Abuztuak 11-15 agosto (10:00) → 13 plaza
Abuztuak 11-15 agosto (11:45) → 16 plaza
Abuztuak 18-22 agosto (10:00) → 17 plaza
Abuztuak 18-22 agosto (11:45) → 16 plaza
Abuztuak 25-29 agosto (10:00) → 11 plaza
Abuztuak 25-29 agosto (11:45) → 12 plaza
BODYBOARD
Uztailak 28 julio - abuztuak 1 (17:00) → 10 plaza
Abuztuak 25-29 (17:00) → 11 plaza
SUP (Stand Up Paddle)
Abuztuak 4-8 (17:00) → 4 plaza
Abuztuak 18-22 (17:00) → 10 plaza
SURF-SKATE
Uztailak 28 julio – abuztuak 1 (17:00) → 6 plaza
Abuztuak 18-22 (17:00) → 10 plaza
Izen-emateak
Izena aurrez aurre eman daiteke Debako Turismo Bulegoan (Ifar kalea, 4), baita onlinre ere, izen-emate orria bete eta turismoa@deba.eus helbidera bidaliz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.