Santa Maria elizako erlojua martxan da berriro, konponketa lanen ondoren
2025ko uztailaren 18aEkaitzen ondorioz, erlojuaren harriak igotzen dituen sistema automatikoa matxuratu egin zen eta dagoeneko konpondu da, horrenbestez, erlojua normaltasunez dabil martxan berriro. Debako Udalak udalerriko ondare historikoa zaintzeko konpromisoa berretsi du.
Hainbat astez geldirik egon ondoren, Debako Santa Maria elizako erloju historikoa martxan dago berriro. Makinaren geldialdia erlojuaren harriak igotzen dituen sistema automatikoaren matxurak eragin zuen, ekaitzen ondorio gisa. Kaltetutako mekanismoa ordeztu ondoren, 1871 urteko erloju hau, Candido Isasmendi bilbotarrak diseinatua, zaharberritu egin da eta martxan dago berriro.
Izan ere, erloju hori herriko ondarearen osagai baliotsua da, eta haren zaharberritzeak Udalak Debako kultura- eta historia-ondarea zaintzeko eta mantentzeko duen konpromisoa azpimarratzen du.
"Udaletik, gure ondare historikoaren kontserbazioarekin erabat konprometituta gaude, eta elizako erlojua horren adibide garbia da. Gure nortasunaren eta Debako historiaren ikurra da, eta horregatik egoki funtzionatzen duela bermatu nahi izan dugu, herritarrentzat erreferente izaten jarrai dezan", adierazi du alkateak, Alazne Txurrukak.