Stefan Kagl alemaniarraren kontzertua ostiralean Santa Maria Elizan

2015ko urriaren 7aStefan Kagl alemaniarraren kontzertua ostiralean Santa Maria Elizan

Urtero bezala, aurtengo urrian ere organo kontzertua izango dugu Deban. Oraingoan, Stefan Kagl alemaniarra egongo da gurean ostiral arratsaldea girotzen. Hitzordua Debako Santa Maria Elizan izango dugu 20:00etan.

Urtero egiten den bezala, aurtengo urrian ere organo kontzertua dago gure programan barneratuta. Ostiral honetan, urriaren 9an, Stefan Kagl organojole alemaniarrak girotuko digu arratsaldea Debako Santa Maria Elizan.

Stefan Kagl 1963an jaio zen Munichen eta eskola pribatuak hartu zituen Klemens Schnorr eta Peter Schammberger-ekin. Munichen dagoen estatu-mailako Musika Eskolan (Klemens Schnorr-ekin) eta Parisko Cantorum Eskolan (Jean Langlais eta Marie-Louise Langlaisekin) ikasi zuen, baita Parisko goi-mailako Kontserbatorioan ere (CNR). “Birtuosotasun saria” lortu zuen Cantorum Eskolan eta Elizako musikarako A-azterketa eta gai nagusitzat organoa duen estatuko artisten azterketa gainditu zituen Municheko Musika Eskolan. Parisko goi-mailako Kontserbatorioan lortu zituen “Lehen Saria” eta “Bikaintasun Saria”. 1988an Parisko Notre Damme katedralean eta Londresko St Paul katedralean Werker von Reubke eta Langlaisekin izandako bere estreinaldiek eman zioten hasiera gaur egun ezagutzen duen karrera arrakastatsuari eta honen adibide dira Europa eta Errusiako kontzertu-areto, eliza eta katedralik garrantzitsuenetan emandako kontzertuak (besteak beste, Leipzigeko Gewandhaus edo Marinsky kontzertu-aretoa “Stars of the White nights 2011” jaialdian). Cesar Franck St Bravo/Haarlem (Holanda) lehiaketako lehen sartiua da. 1991-96 bitartean eskualdeko abesbatzako zuzendaria izan zen, baita esatatuko koruarena ere Bad Kissingenen eta 1997-2002 bitartean, Rudolstat hiriko eliza nagusietako abesbatzetako zuzendaria ere izandakoa dugu. 2002ko uztailetik Stefan Kagl Herfodeko abesabatzako zuzendari eta organista da Münster-en eta “Herfordeko udako organo”-ko zuzendari artistikoa. Abesbatzako zuzendari gisa, koruko oratorio eta obra sinfoniko garrantzitsuenak zuzendu eta interpretatu ditu.

2005etik organo emanaldi eta inprobisazioko irakaslea da Herford elizako Musika Eskolan. Irratsaioak, CD grabaketak edota aldizkari espezializatuetako argitalpenek osatzen dute bere jarduera-eremua (besteak beste, 2007an Tournemire eta Langlaisrekin bi grabazio Morette-Urisnaren eskutik, 2008an John Irelanden organo obra cporen eskutik eta 2010ean “Herfordeko udako organoaren 10. urteurrena” CD-a Moretten eskutik eta “Amets errusiarrak” CD berria Borodin eta Mussorskyren organo transkripzioak barneratzen dituena Lucernako Hofkircheneko organoarekin).

 

 

Programa ikusi ahal izateko egin klik hemen.