Tenis jaialdia ospatuko da larunbatean Deban, pista berriaren inaugurazioarekin

2025ko ekainaren 12aTenis jaialdia ospatuko da larunbatean Deban, pista berriaren inaugurazioarekin

Egunean zehar hainbat partida jokatuko dira, adin ezberdineko taldeetan banatuta eta opariak ere banatuko dira. Horrekin batera, tenis pista berria ere inauguratuko da, jokalarien esperientzia hobetzeko eta kantxako baldintzak optimizatzeko egokitua.

Datorren larunbatean, ekainak 14, Debako Kiroldegiak Tenis jaialdia hartuko du, parte hartzaileen adinaren arabera antolatutako tenis erakustaldi, partida eta kirol jokoekin, guztiontzako giro dibertigarria sortuz. Gainera, tenis pista berrituaren inaugurazioa egingo da, jokalarien esperientzia hobetzeko eta kantxako baldintzak optimizatzeko egokitu dena.

Lehenik eta behin, goizean eskola-kirolaren topaketa egingo da Lehen Hezkuntzako (8-12 urte) ikasleentzat.  10:00etan hasita 1. eta 2. mailako taldeen partidak jokatuko dira, ondoren 3. eta 4. Mailakoemak eta azkenik 5. eta 6. Mailakoenak

11:00etan tenis pista berriaren inaugurazio ofiziala egingo da, udal gobernuko ordezkarien eskutik. Hauek opariak ere banatuko dituzte parte-hartzaileen artean. Azkenik, 16:00etan, kirol lehiaketei jarraipena emango zaie DBHko ikasleekin.

Luaran Tenis Klubak antolatzen du jardunaldia, eta urtero 70 ikasle baino gehiagori eskolak eta entrenamenduak ematen dizkie.

Tenis pista berritua: espazio modernoagoa eta funtzionalagoa

Era berean, Debako Udalak kiroldegiko tenis pistan eraberritze integrala egin du, belar artifiziala jarriz eta modu horretara kantxaren baldintzak hobetuz. Eskku-hartzeak 48393,43euroko kostua izan du eta Foru Aldundiak finantzatu du %40an. 

Berritze honen baitan, metro karratuko 12 kilo harea bota dira, euri egunetan uraren drainatzea bermatzeko eta jokalariei erosotasun handiagoa eskaintzeko ere. Lur berriak oinatzak errazten ditu eta pilotaren botea optimizatzen du, pista kirol hau modu egokian eta atseginean praktikatzeko behar diren baldintzetara egokituz. 

Lurzoruaz gain, argi sistema zaharra LED argiztapenagatik aldatu da, udal instalazioan energia aurreztea eta jokalarientzako ikuspen hobea bermatuz.

Hobekuntza horiekin, Debak udalerrian kirolak sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, kirolari gazteei beren garapenerako gune egokiak eskaintzeko urratsak emanez.