Argitaratuta Santiago hondartzako toldoen zozketako esleipendunen behin-behineko zerrendak
2024ko ekainaren 12aGaur goizean egindako zozketan toldoa egokitu zaien pertsonek 48 ordu dituzte horien ordainketa egiteko (ostirala bitarte) eta ordainketaren ziurtagiria Turismo Bulegoan aurkeztu edo ingurumena@deba.eus helbidera bidali behar dute, beranduenen, iganderako. Ekainaren 17an, behin-betiko zerrendak argitaratuko dira, baita libre gelditu diren toldoen zerrenda ere.
Gaur goizeko 09:00etan egin da udaletxeko batzar aretoan Santiago hondartzan Debako Udalak eskainiko dituen 150 toldoen zozketa publikoa.
Hona hemen esleipendunek behin-behineko zerrendak:
Aipatu egokitutako toldoak hutsik gelditu direla inork ez duelako baldintzetan eskatutako beharrezko ziurtagiriak aurkeztu.
Esleipendunek 48 ordu dituzte orain toldoen ordainketa egiteko, hau da, ostirala bitarte (ekainak 14). Kasu honetan, toldoen zenbatekoari 20€ko fidantza ere gehitu beharko diote ordaintzerako garaian. Behin ordainketa eginda honen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, Turismo Bulegoan edota posta elektronikoz, ingurumena@deba.eus helbidera bidaliz, beranduenen, iganderako (ekainak 16).
Ordainketa egiteko informazio guztia hemen.
Datozen urratsak
Astelehenean, ekainak 17, toldoak eskuratu dituzten pertsonen behin-betiko zerrendak argitaratuko dira eta, horrekin batera, baita libre gelditu diren toldoen zerrendak ere.
Hala, ekainaren 18tik aurrera, libre gelditu diren toldo horien esleipena egingo da, ordezkoen zerrendako hurrenkera errespetatuz. Horiek ere 48 orduko epea izango dute ordainketa egiteko.
Behin prozesu hori amaituta, ekainaren 24an zerrenda guztiak argitaratuko dira.
Hemen ordezkoen zerrendak: