Tourra dela eta, aldaketak udalekuetan eta paper eta kartoi bilketan
2023ko ekainaren 30aFrantziako Tourrak eragin nabarmena izango du Deban uztailaren 3an, baina aldaketa gehiago ere izango dira, udalekuetan eta paper eta kartoi komertzialaren bilketan, adibidez. Modu honetan, Uda Kirola egitasmoko surf ikastaroan izena eman dutenek ez dira astelehenean hasiko udalekuetan. Horiek asteartean hasiko dute ikastaroa, eta larunbatean amaitu. Gainera, arduradunek aurreratu dutenez, “norbaitek ezingo balu larunbatean joan, begiraleari esan diezaioke klase hori emateko beste alternatiba edo egun bat bilatzeko”.
Bestetik, herriko merkatariei zein tabernariei adierazi nahi zaie uztailaren 3an, astelehena, ez dela paper eta kartoi komertzialaren bilketa zerbitzurik egongo, aldiz, arratsalde-gaueko zerbitzua egongo da soilik.